XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurutze bidea.

Gurutze bidea ibiltzea, kalbarioak egitea, Kristauen oneraspen edo jaieraen artean onenetakoa da, batez ere San Franziskoren irugarrengoentzat egoki ta arrazoizkoena, berezkoa, jatorrizkoa dalako.

Bada, gure Aitaren antzera, bere seme-alaba guztiok eduki bear ditugu beti begien aurrean Jesusen nekaldi, samintasun ta atzekabeak, bere Pasio ta gure pekatuakgatik, beti negar egiñaz, iritxi ditzagun Jesusen errukia ta gure pekatuen azkezpen, edo barkamena.

Gure Aita Franzisko Doatsua, gurutzebide ori ikustera ta egitera jun zan ara, Lur Santura bertara, Jesusen pasioko pauso guztiak berak egin zituan lekuan bertan egitera: Jesusen odolizerdien gañera bere negar malko ta izerdia botatzera.

Eta Eleizak ordutik onera, zazpi gizaldi abetan Franziskoren semeen ardurapean, beren eskuetan dauzka jarrita leku doatsu aiek danak; eta abek berak gurutze bidea, kalbarioak, egiteko oitura santua mundu guzian zabaltzen saiatu ziran.

Franzisko Doatsuaren semeak, lenago bezela orain ere, oneraspen onetan beroak, aurrenengoak izan-bear dute, eta beragatik Irugarrengo batek, alduanean, jaiera aundi batekin gurutzebide onetan ibili bear du, kalbarioak egin bear ditu, Ara nola.